XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari dagokio, jardunaldietan onartzen den Plangintza Orokorraren helburu nagusiaren baitan sail bakoitzerako helburuak finkatzea, plangintza sektorialki diseinatuko denez sektore bakoitzeko batzordeek zeri erantzun behar dioten jakin dezaten.

Garrantzitsua da Kontseilua izatea helburu sektorialak markatuko dituena, eta sail bakoitzerako plana diseinatzeko eratzen den batzordea hasi behar ez izatea zein helburu izan behar duen eztabaidatzen.

Egiteko hau guztia bideratzeko, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak zortzi batzorde dinamizatzaile jarri beharko ditu abian, sei batzorde sektorial eta hiru batzorde berezi (7., 8. eta 9. helburu sektorialei erantzuteko).

6.5.1.3 Plangintza diseinatzeko dinamika sektorialak abian jartzea:

3.3. puntuan aipatu den gizarte sail bakoitzean agente sozial erabakigileei bere alorreko plana diseinatzeko aukera eman behar zaie. Oinarrizko planteamendua honako hau da: neurri normalizatzaileak aplikatuko dituztenek berauen diseinoan parte hartzen ez badute, nekez lortuko da sektore horiek guztiek planaren gauzatzean inplikatzea; plangintzaren eraginkortasunerako aurrebaldintza da plangintzaren diseinua partehartze zabalekoa izatea.

Hori horrela, jardunaldiotatik bultzatu nahi den Euskararen Normalkuntzarako Plangintza Orokorrak funtsezko zantzu hauek izan behar ditu, unean uneko antolaketa-premia eta -eskakizunek eska lezatena murriztu nahiz baldintzatu gabe:

- Euskal Herritar eta euskaldun oro da, berez eta bakoitzari dagokion mailan, Euskararen Normalkuntzarako Plangintza Orokor honen egile.

- Plangintza Orokor honek, eraginkorki gauzatu ahal izateko, faseak, mailak, egitekoak zein ardurak ongi zehaztea eskatzen du.

- Zehazkiago, sektorez sektore antolatuko den Batzorde Txostengileari dagokio Euskal Herri mailan Batzordetik diseinatuko dena azpisektoreka, eskualdeka, zein beste unitateka lantzeko bideak azteretzea, proposatzea eta abiaraztea.

- Plangintza orokortzeak berori lan metodologia eta lan tresnatzat hartzea eskatzen du.